Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Herri ekimenetan erabiltzeko karpak erosi ditu Udalak

Herriko eragile zein norbanakoek antolatzen dituzten herri ekimenetan erabiltzeko karpak erosi ditu Udalak. Karpa hauek, erabili ahal izateko Udaletxeko Harrera Bulegoan egin beharko da eskaria.

IMG-20150123-WA0003

Guztira bost karpa erosi dira, 4,5x3 metrotakoak. 7.464,49 eurotako kostua izan dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak “Hirigune 2014” diru laguntza lerroak emandako laguntzarekin ordaindu da. Karpen kostuaren %78a ordaindu da diru laguntza horren bidez.