Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Lehen bilera eginda, otsailaren 25ean ekingo zaio Hezkuntza Proiektua zehazteari

Atzo egin zen udaleko Pleno Aretoan Hezkuntza Proiektua zehazteko lehen bilera. Atzo eragile guztien arteko lehen harremana eta kontaktua egin ostean, otsailaren 25ean egingo den bileran ekingo diote printzipio eta oinarriak zehazteari.

IMG 0502

Hezkuntzan lanean ari diren eragile ezberdinetako nahiz norbanako bezala urreratutako 20 lagun inguru batu ziren Soraluzeko Herri Hezkuntza Proiektua osatzeko lehenengo bilerara. Bertaratutakoek azaldu dutenez, oso aberasgarria izan da hezkuntzaren inguruan dauden ikuspegi ezberdinak konpartitzea, eragile bakoitzak duen posiziotik.

 
Oso giro onean joan zen bilera eta aurrez prestatutako metodologia moldatu behar izan arren oso aberasgarria izan zen. Herriko Hezkuntza Proiketuak izan beharreko ezaugarriak identifikatu, eztabaidatzen jardun zuten eta hurrengo bilerarako hauek adostu eta Hezkuntza Proiektuaren helburuak zehazten saiatuko direla azaldu dute.
 
Hurrengo Hezkuntza Mahaiko bilera, otsailaren 25ean asteazkena, 18:30etan Udaletxean izango da.