Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Bihar emakumeak eta kirolari buruzko hitzaldia

Maiatzaren 12an, emakumeak eta kirolari buruzko hitzaldia egingo da Alkarrekineko Jarduera Fisikoko lan taldeak eta Parekidetasun Batzordeak antolatuta, Kirol Egunaren testuinguruan.

Hitzaldia

 

Ainhoa Azurmendi Avento enpresako kirol aholkularia, psikologian lizentziatua, berdintasun teknikaria eta Jarduera Fisikoko eta Kiroleko Psikologian unibertsitate-aditua da. “Berdintasuna kirolean: etxetik hasi beharreko lana" da hitzaldiaren izena.

 

Egun oraindik sozializazio prozesuan gertatzen diren desberdintasunak medio emakumeek kirola egiteko oztopoak aurkitzen dituzte, etxetik hasita eta kalean, naturan, klubetan eta gizarteko hainbat eremuetan ere. Hitzaldi honen helburua da estereotipoek eta rolen banaketa sexualak emakume eta gizonen kirol praktikan duten eragina azaltzea eta gai honen inguruan sentsibilizatzea, antolatzaileek azaldu dutenez.