Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

15 postu egongo dira zapatuan Azoka Ekologikoan

Ingurumen Hamabostaldiaren baitan ospatuko da aurten Azoka Ekologikoa. Goizeko 10:00etatik 14:00etara 15 postu egongo dira Zubi Nagusian denetaruko produktuekin. Albistearen barruan duzue zerrenda. Bestetik, gogoratu bihar Jakoba Errekondo eta Marc Badalen hitzaldia izango dela: "Agroekologia, gure landa eremuen etorkizuna eta kalitatezko elikadura".

20140705 141612

Artisautza

  1. Arrate Lizarralde eta Koldo Etxeberria. Egurrezko artea, otarrak
  2. Amaia Amor. Narruzko poltsa eta osagarriak

 

Eskulangintza eta berrerabilpena

  1. Nuria Muro. Opari pertsonalizatuak
  2. Lore Gallastegi. Makramea
  3. Maite López. Oihalezko produktu berrerabilgarriak
  4. Cristina Albisua. Osagarri eta apaingarriak.
  5. Hazi ta hezi. Higiene produktu berrerabilgarriak.

 

Kosmetika eta garbikariak

  1. Ana Mosácula. Xaboi, krema eta ukendu naturalak
  2. Ainhitze Elizburu.  Kosmetika naturala.

 

Elikadura ekologikoa

  1. Itxoste. Mermelada eta fruta ekologikoak
  2. Txirbila. Pasta ekologikoa
  3.  Goiti Baserria. Ogi ekologikoa

 

Turismoa eta ingurumena

  1. Debanatura. Ingurumen heziketarako elkartea

Mugikortasuna

  1. Eusko Car Sharing. Ibilgailu kolektiboa

 

Energia berriztagarriak

15. Goiener. Energia berriztagarrien sorkuntza eta erosle kooperatiba