Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Rokodromoa prest da kiroldegian

Datorren astetik aurrera Arane Kiroldegian egin den rokodromo berria erabilgarri egongo da nahi duen herritar ororentzat. Rokodromo berriarekin kiroldegian orain arte egon den eskaintza zabaldu nahi izan da, kontuan izanda eskalada soraluzetar askok praktikatzen duen kirola dela.

Iraileko lehenengo astean hasi ziren lanak eta 27.500 euroko inbertsioa izan da. Boulderrak 3,5 metroko altuera dauka eta 95 metro karratuko azaleran eskalatu daiteke. 5 metro karratuko sabai horizontala eta hainbat desplome ere baditu, -10ºtik -60ºrainokoak. Guztira 600 presa ditu boulderrak.

Rokodromoa erabiltzeko prest.

Irailaren 24tik aurrera rokodromoa herritar orok erabiltzeko moduan izango da. Estreinaldia ospatzeko multikirolak programaren baitan haurrek ere eskalada praktikatzeko aukera izango dute. Rokodromoa kiroldegiko ohiko ordutegian erabaili ahal izango da.

Kiroldagiko eskaintzaren zabalpena

Bestalde, datozen hilabeteetan Kiroldegiko eskaintza hobetzeko asmoz hainbat berrikuntza egingo dira. Batetik, rokodromoaren gisan, kirol jarduera berriak egiteko eskaintza zabalduko da kiroldegi gaineko espazioa eta “U”-ko espazioa baliatuz. Urbanizazio lanak udazkenean egingo dira eta kirol instalazio berri guztiak 2015ko negurako egongo dira prest.

Bestetik, ordutegiak zabaltzeko asmoa du Udalak, herritarren eskariei men eginez. Egunero ordu gehiagoz zabaltzeaz gain, neguan zapatu arratsaldetan eta udan, abuztuan bi astez ere Kiroldegia zabalik egotea aztertzen ari gara.

Datozen asteetan asmo hauen berri zehatzagoak emango eskainiko ditu Udalak. Guzti horrek eskatuko duen inbertsio ekonomikoari aurre egiteko, bazkidetza kanpaina jarriko da abian udazkenean.