Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Esther Altuna eta Ander Epelde dira Ontziratu Zaitez kanpainako iraileko sarituak

Ontziratu Zaitez kanpainak aurrera darrai. Uztailean egindako lehen zozketaren ostean iraileko zozketa egin da. Esther Altuna eta Ander Epelde dira sarituak. Bakoitzak bost euroko balioa duten bost ticket jasoko dituzte kanpainan parte hartzen ari diren dendetan kontsumitzeko. Oraingo honetan guztira 291 ticket jaso dira.

Esther Altuna eta Ander Epelde

Nahiz eta txartel asko jaso diren, herritar askoz gehiago izan litezke kanpainaren partaide arraindegi, fruitategi edo harategiko erosketak egitean tuperra erabiliz eta paperaren erabilera murriztuz. Kanpainak abendura arte jarraituko du. Hiru zozketa geratzen dira beraz oraindik eta herritarrak parte hartzera animatu nahi ditugu. Hurrengo zozketa urri amaieran izango da.