Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Zapatuan ibaia garbituko da Ibailagun ekimenaren baitan

Ibai Lagun egitasmoaren baitan, Alkarrekin Soraluze Eginez, Soraluze Zero Zabor eta Debegesa Garapen Agentziak Deba ibaia auzolanean garbitzeko egitasmoa eta hondakinen inguruko sentsilizazio jardunaldiak antolau ditu Soraluzen. Urriaren 25ean egingo da ekimena, larunbatean, eta herritar guztiak, txiki zein handi, egun honetako ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.

2013ko Ibailagun ekimenean bildutako zabor pila. 

Ibai lagun, 2011. urtean Debabarreneko eskualdean jaio zen sentsibilizazio egitasmoa da. Gure eskualdeko ibaiak azken mendean oso zikinak ikusi ohi izan ditugu eta dagoeneko egoera honetara ohitu gara, askotan ibaiei bizkarra emanez. Ibaietan hondakinak eta mota guztietako zaborra pilatzen da, hein handi batean, gizakion arduragabekeriagatik. Hori dela eta, ibaiaren ingurumen-balioa zaindu eta mantentzeko sentsibilizazio-lana egitea du helburu ekimen honek, ibai eta errekak garbi mantentzea gure esku dagoela ohartaraziz besteak beste.

Hitzordua urriaren 25ean izango da, larunbata. Goizeko 10:00etan Deba ibaiaren garbiteka burutuko dugu auzolanean. Arropa erosoa eta zapata egokiak eramatea gomendatzen da. Garbiketarako beharrezko diren eskularruak, zabor-poltsak, guraizeak… antolatzaileek eramango dituzte.

10:00etan, aurkezpena egin ostean, hasiko da garbiketa Plaza Zaharretik Gaztetxe aldera eta Ezoziko Amaren Etorbideko rotondara arte. Ordu eta erdiz garbitze-lanak egin ondoren, hondakinak pilatu eta Plaza Zaharrera eramango dira. Ibaitik ateratako zakar eta hondakinak plazan utziko dira gainerako herritarrek zenbat zabor jaso den ikus dezaten.

Bestalde, Soraluze Zero Zabor taldeak sentsibilizazio tailer bat antolatuko du haur zein nagusientzat, hondakinen jatorriaz eta birziklapenaz.

Goizari amaiera borobila emateko, eta ibailagun egunean parte hartu duten guztioi eskerrak emateko asmoz, 12:30etan Txoko kafetegian luntxa eskainiko da.

Honenbestez, ekintzaz beteriko egun honetan parte hartzeko deia luzatzen zaie herritarrei, haur, gazte zein helduei.

Horretarako, ibaia garibetzeko boluntario izan nahi baduzue inskripzioak egunean bertan egingo dira 10:00etan Plaza Zaharrean.

 10:00 Plaza Zaharrean irteera

·         Inskripzioak egin, eguneko dinamikaren azalpena, material banaketa.

·         Antolatzaileek ibaiaren garbiketarako beharrezko materiala banatuko dute (guanteak, orgatilak, poltsak…)

·         Parte hartzaileek, arropa eta oinetako egokiak ekarri beharko dituzte

10:10 Aurkezpena

10:20 Ibaia garbitzeko jardunaldia

12:00 Hondakinen pilaketa eta sailkapena

-          Sentsibilizazio tailerrak egongo dira umetxo zein nagusiendako

                  Soraluze Zero Zabor taldeak antolatuta.

12:30 Luntxa