Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Ingurumen Eguna ospatuko da larunbatean Soraluzen

Ingurumen Egunaren helburua herritarren artean kontsumo ohitura arduratsuak sustatzea eta herriko merkataritza biziberritzeko, kalitatezko produktu ekologikoen eta tokikoen erreferentziak eskaintzea da. Era berean, plastikoaren erabilpena murrizteko, Ontzirati Zaitez kanpaina abiatuko da, tupperren erabilera sustatuz.

Ingurumen Eguna aurkezteko egindako prentsaurrekoa.

Soraluze Alkarrekin Eginez, Soraluzeko Zero Zabor eta Udalak, Kutxa Ekogunearen laguntzaz, Ingurumen Eguna antolatu dute uztailaren 5erako. Egun guztiko egitarauan, EkoBirak antolatutako azoka ekologikoa, harrentzat jolasak, tailerrak eta kantu afaria egingo dira.

 Azokaren helburua tokiko produktuen eta produktu ekologikoen ekoizleak herritarrei eta bertako merkatariei gerturatzea da, kalitateari garrantzia emanez. Izan ere, Udalak egindako ikerketaren arabera, Soraluzeko herritarren erdiak prezioari begiratzeaz gain, produktuen kalitateari ere garrantzia ematen dio baina apenas dagoen halako eskaintzarik herrian.

Alkarrekin Soraluze Eginez, Zero Zabor, Udalak, Kutxa Ekoguneak eta ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren egin duten ahaleginari esker, azokan egongo diren ekoizle gehienak eskualdekoak izango dira.

Honakoak dira Soraluzeko EkoBiran izango diren postuetako partaideak:

ELIKADURA EKOLOGIKOA

·        SOSOLA. Gazta eta ogi ekologikoa.

·        ITXOSTE. Marmelada ekologikoa.

·        ARRATZAIN. Sagardo ekologikoa

·        BODEGAS AZPILLAGA URARTE. Ardo eta olio ekologikoa.

·        Illargui. Ogi ekologikoa

ARTISAUTZA

·         AMAIA AMOR ETA SARA PEÑALBA. Larruzko artisautza

·         KOLDO ETXEBERRIA ETA ARRATE LIZARRALDE. Saskigintza

·         TELARISTA URBANA. Artilezko artisautza

 GARBIKARIAK

·         EKINAZEA. Kosmetika naturala.

 

EKOETXEA

·         ALUPE. Egur zertifikatuzko jostailuak

 

BERRERABILPENA

·         FANNY ALONSO COLLANTES. Arropa zaharrekin eta kafe kapsulekin

Apaingarriak

·         ZUZEU. Bigarren eskuko erropa eta osagarriak.

·         REMAR. Bigarren eskuko altzari txikiak

·         ZEOTE. Birziklatutako materialez eginiko bitxiak, arropa...

 

BIDEZKO MERKATARITZA

·         Kaleko Elkartasun eta Kultur Elkartea.

 

ENERGIA ERAGIKORTASUNA

·         CICLALIA. Bizikleta elektrikoa

 

Azokaz gain, arratsaldean haurrentzako jolasak eta ipuin kontaketa egongo dira. Nere Ariznabarreta ipuin kontalariak, Ozeano Barean sortu den plastikozko irla berriaren sorreran dugun erantzukizuna erakutsiko die haurrai. Kukumixo aisialdi taldearen jolasetan berriz, berrerabilpena eta birziklapena sustatuko dira.

Helduek, produktu ekologikoen tailerrak egiteko aukera izango dute. Xaboi naturala, tinte naturalak eta ukenduak egiten ikasteko aukera izango dute herriko hainbat kideren gidaritzarekin.

Gauean, egunari amaiera borobila emateko, Soraluzeko ohitura zahar bat berreskuratu eta kantu afaria egingo da Plaza Barrixan. Berezia izango da hala ere. Afariko menua eskualdeko produktu ekologikoz egina izango da (arraina salbu, Bermeokoa). Zerbitzua berriz zero zabor filosofiari jarraituz egingo da. “Plastikoaren erabilpena sahiestuz, etxeko ontziteria eta mantelak erabiliko dira. Hauek, taldeka garbitu beharko dira ondoren bertan egongo diren balde batzuetan,” hurrengoan berriz erabiltzeko txukun utziz, Iñigo Uribe Zero Zabor taldeko kideak azaldu duenez.

Ontziratu Zaitez kanpaina

Egun berean, erosketetan plastikoaren erabilpena murriztu eta kontsumo arduratsua sustatzeko Ontziratu Zaitez kanpaina abiatuko da. Alkarrekin prozesu parte hartzailean martxoan adostutako ildo nagusien artean dago kontsumo arduratsua, berrerabilpena eta birziklapena sustatzea. Helburu horiek lortzeko ekimenetako bat da plastikoaren erabilera murriztu eta tupperren erabilera sustatzea, Iosune Egaña, Soraluzeko Udaleko Ingurugiro eta Kontsumo Teknikariaren esanetan.

Ontziratu zaitez kanpainarekin produktu freskoak erosten direnean sortzen diren hondakinak murrizten lagundu nahi da. “Erosketa hauek egiterakoan hondakin kopuru handia sortzen da, produktu hauek paperean biltzeaz gain, plastikozko poltsa baten edo bitan sartzen baitira ondoren eta bizitza oso laburreko materialak dira”, azaldu du Amaia Otazok, Kutxa Ekoguneko kontsumo jasangarri sailetik.

Horretarako, larunbateko EkoBira azokan, informazio eta sentsibilizaziorako postua egongo da Kutxa Ekoguneak eta Alkarrekinek konpartita. Tupperrak nahi dituenak 0,5 euroan erosi ahal izango ditu. Etxebizitza bakoitzeko tupper bat banatuko da gehienez. Ondorengo egunetan dendetan egongo dira salgai. Tuperren erabilera sustatzeko, erabiltzaileen artean hilero 25 euroko balioa duten bi zozketa egingo dira.

Ekimen honekin hiru lorpen egiten direla ziurtatzen dute Alkarrekin, Kutxa Ekoguneak, Zero Zabor eta Udalak: batetik, erosketak egitea “erosoagoa” izangoda. “Behin etxera heltzerakoan, ontzia zuzenean hozkailuan sartzeko aukera izango dute herritarrek; modu garbi batean gainera”. Bestetik, saltokientzako kostua murriztu egiten da. Izan ere, ez dute hainbeste paper eta plastikozko poltsa erabili behar izango. “Eta azkenik, lehengai gutxiago gastatuko denez, ingurumenarentzat, eta beraz guztiontzat, positiboa da”, gaineratu da. “Zentzu osoa du gainera kanpainari hasiera EkoBiraren egun berean ematea, biak ere norabide berean doazen ekimenak baitira.”

 Kutxa Ekoguneak 2011ko maiatzean ONTZIRATU ZAITEZ! kanpaina Hernanin martxan jarri zuenetik, egitasmoa Gipuzkoako 30 baino gehiagotan abian da. “Ordutik hiru urte igaro dira, eta herritarrek ontzien erabilera barneratu dute, eta ingurumena kaltetzen duen hondakin kopurua murrizten ari dira. Soraluzen ere bide bera hartzea litzateke kanpaina honen helburu nagusia. Eta hori zuen, herritarren esku dago”.

 Soraluzen Ontziratu Zaitez! kanpainan parte hartuko duten saltokiak honako hauek dira:

Juan Mari arraindegia

Etxabe harategia

Iñarra harategia

Marimar harategia

Javier Alberdi harategia

Aitziber urdaitegia

Erosle kooperatiba

Criado frutategia

Bolintxo okindegia

Amparo autozerbitzua

Venan eta Montse

autozerbitzua

Vidal frutategia

Salon denda

 

Kartela.