Cambiar a contenido. | Saltar a navegación

Gabonetako apaingarri jasangarriak egiteko tailerrak domekatan

Azaroaren 16an eta 30ean gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak antolatu ditu Alkarrekineko Jasangarritasun taldeak. Talde horrek birziklapen eta berrerabilpen ohiturak sustatu nahi ditu. Ildo horretan antolatutako ekimena da hau, material zaharren berrerabilpena sustatuz eta modu parte hartzailean apaingarri ederrak egin daitezkeela demostratuz.

Kortxoekin egindako koroia.

Tailerrak aipatutako egunetan izango dira 17:00etatik 20:00etara Merkatu Plazako bilera gelan eta 16 urtetik gorako gaztetxo zein helduentzat antolatu dira. Bertan egiten diren apaingarriak herria apaintzeko erabiliko dira.

Jasangarritasun taldetik, bertaratzeko asmoa duten herritarrei ondoko materiala ekartzeko deialdia ere egin die:

-          Plastikozko botila handiak eta txikiak (tapoiekin)

-          Ardau eta sagardo botilen kortxoak

-          Komuneko eta sukaldeko paper rolluak

-          Aldizkari eta egunkari zaharrak

-          Kafe-kapsulak

-          Tela zatiak

-          CD ez-erabilgarriak

-          (…) tailerrak egiteko ongi deritzozuen beste edozer gauza

 Hemen dituzue plastikozko hondakinekin egindako zenbait apaingarriren ereduak.
 

CDekin egindako izarrak
Botilekin egindako apaingarriak
 
Botilekin egindako izarrak
Kortxoekin egindako koroia.