Txantxangorria, euskararen ikur

12/02/2016
Euskararen erabilera bultzatzeko kanpaina berria bultzatzen dihardu Udalak. Euskaraz berba egiteko gonbidapena egin die herritarrei.

Txori txiki baten irudia dauka euskararen erabilera bultzatzeko kanpainak berriak: txantxangorriarena. "Maitea izan dugu txantxangorria beti. Txikia eta hauskorra da". Euskararen egoeraren iruditzat hartu du txantxangorria, Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak adierazi duenez. "Txoria bizirik eta hegan" ikustea, euskara indarberritzea du xede kanpaina berriak. Horretarako giltzarria erabilera dela ohartarazi dute batzordetik, modu horretan izango dela euskara "biziztarako hizkuntza bizia". Txantxangorriaren irudiarekin, erabiltzeko gonbidapena egin asmo dute.