"Auzokoak" dokumentala

Datorren Irailaren 27an,19:00tan Soraluzeko Herriko antzokian izango den "Auzokoak" dokumentalaren emanaldira gonbidatu nahi zaitugu. 

Gure herrian bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko Auzoko egitasmoa martxan zen Soraluzen 2015eko Irailean.

Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten digun egitasmoetan ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko sortu da Auzokoak” dokumental laburra,Auzoko egitasmoan parte hartzen duten hainbat herritarren bizipenetatik abiatuz.

Auzokon parte hartzen dutenen testigantzak entzun ahal izango ditugu eta dokumentalaren ostean elkarrekin mokadutxoa dastatu ahal izango dugu,ikusitakoaz hitz egin edo bakoitzarena partekatuz.

Zure elkarte edo taldean honen berri ematea eta deialdia zabaltzea proposatzen dizugu.

Eskertzen da asistentzia konfirmatzea 943751304 tlf-an edo auzoko@pilpilean.com imailean.

Noiz
2016/09/27 - 19:00 - 21:00
Non
Herri antzokia
Hitzordua egutegira gehitu
vCal iCal