Gurasoentzako bilera: "Udaleku Irekiak"

Uztailaren 11tik 22ra burutuko diren udalekuei buruzko informazio bilera antolatu da izena eman duten haurren gurasoentzat. Bertan programazioari buruzko oharrak eta bestelakoak jakinaraziko zaizkiei gurasoei. Bilera arratsaldeko 6.30ean izango da antzokian.
Noiz
2016/06/30 - 18:30 - 19:30
Non
Herri Antzokia
Hitzordua egutegira gehitu
vCal iCal