2 milioi euro Debabarrenean zertan gastatu erabakitzeko tailer irekia gaur

2015/05/07
Gipuzkoako Foru Aldundiak 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara. Debabarrenak bi milioi euro izango ditu datozen lau urteetan inbertitzeko. Soraluzen gaur (barixakua), egingo da herritarren ekarpenak jasotzeko tailerra, 19:00etan antzokian.

Gipuzkoako Foru Aldundiak bigarren urtez aurrekontu parte hartzaileak egiteko proposamena aurkeztu du. Guztira 20 milioi euro bideratuko ditu lurraldeko eskualdeetan herritarrek gauzatu nahi dituzten proiektuetara eta Debabarreneko herritarrek 2.000.000 euro eskualdean zertan inbertitu erabaki ahal izango dute. Soraluzen, gaur (barixakua) egingo da herritarren ekarpenak jasotzeko tailerra, 19:00etan antzokian.

Prozesuaren faseak

Guztira bost fase izango ditu prozesuak. Lehen proposamenak jaso ostean, eskualdean lehentasunak finkatuko dira. Ondoren, aldundiko teknikariek baloratu ostean proposamenen behin betiko hautaketa egingo dute herritarrek eta Foru Aldundiaren aurrekontuetan sartuko dira.

Metodologia zehatza bileran azalduko dela azaldu dute. Informazio gehiago nahi duenak www.aurrekontuahobetzen.eus webgunea bisitatu dezake.