2016ko Udal Aurrekontuak

2016/03/04
Udalbatzak urtarrilaren 27an behin-behinean onartu eta jendaurreratze epea erreklamaziorik gabe amaitu ondoren, 2016ko aurrekontua behin betiko onartua gelditu da.

Soraluzek 4.146.622 euroko aurrekontua du 2016. urterako.

Aurrekontu horren %35 udalaren beraren baliabideetatik jasotzen da, biztanlegoari kobratzen zaizkion zerga eta tasa bidez, gainerako  %65 kanpotik jasotzen da, batez ere Gipuzkoako Foru Aldunditik. 

Aurrekontuaren xehetasunei buruzko informazio ondorengo grafikoetan aurki daiteke.