Alberto Ramírez eta Jon Errazu herritarren "Abstrakzioa // Abstracción" erakusketa

2015/12/16
Alberto Ramírez eta Jon Errazu herritarren "Abstrakzioa // Abstracción" erakusketak inauguratuko du datorren urteko erakusketa-egutegia.

Margolarien dozena bat margolanek osatzen dute urtarrilaren 4tik 16ra bitartean kiroldegiko erakusketa-aretoan bisitatu ahal izango den erakusketa.

Azkenaldian margotutako koadroak dira ikusi ahal izango diren lanak. Garaikideak ez badira ere, ibilbide luzeko artistak dira biak ala biak, arte disziplina ezberdinak lantzen dituztenak, abstrakzioaren arloan batik-bat.

Erakusketa urtarrilaren 4an zabalduko bada ere, inaugurazio-ekitaldia egun batzuk beranduago egingo da, urtarrilaren 8an, ostirala, arratsaldeko 7etan, hain zuzen ere, artistak bertan daudela.

Erakusketa, ohikoa den moduan, astelehenetik zapatura bisita daiteke; arratsaldeko 7etatik 8,30era astean zehar eta eguerdiko 12etatik 1,30era larunbatetan.