Alkarrekin Soraluze Eginez

2016/11/18
"Alkarrekin Soraluze Eginez" parte-hartze prozesuaren baitan azaroaren 26an egingo den Batzar Orokorrean parte hartzeko gonbidapena luzatzen die Udalak herritar guztiei.

"Alkarrekin Soraluze Eginez" parte-hartze prozesua Soraluze biziberritzeko oinarriak jartzen diharduen prozesua da; herritarrei parte hartzeko, ideiak proposatu eta hauek garatzeko espazioak eskaintzen dizkiena. Herritarren ahalduntzea ditu egitasmo honek oinarri eta bide.

Urtero garaitsu honetan egiten den moduan, azaroaren 26an Batzar Orokorra egingo dute prozesu honen baitako lantalde ezberdinetan lanean dabiltzan taldeak.

Udalak gonbidapena luzatu nahi die herritar guztiei, orain artean lan-taldeen dinamikan parte hartu dutenei eta parte hartzeko interesa izan dezaketenei, datorren larunbatean, azaroak 26, goizeko 9:30ean Herri Antzokian egingo den Batzar Orokorrera etor daitezen.

Bertan, 2016. urtean zehar lantalde ezberdinek egindak lanaren berri emango da eta 2017. urtera begirako ekimen eta proposamenak aztertu eta eztabaidatuko dira. 

Animatu eta parte hartu!