Argazki erakusketa

2016/04/25
Carlos Mediavilla argazkilari urretxuarraren San Fermin jaiei buruzko hogeita hamar bat argazki ikus daitezke egun hauetan kiroldegiko erakusketa-gelan.

Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak antolatuta, "San Ferminak /San Fermines" erakusketa bisita daiteke apirilaren 30era arte, kiroldegiko erakusketa-gelan.

Ordutegia: Astegunetan, 19:00-20:30. / Larunbatak, 12:00-13:30.

Carlos Mediavillari Nerea Isasti kazetariak egindako elkarrrizketa irakurtzeko sakatu hemen.