Ascensio Gurrutxagaren omenezko kontzertua

2017/06/15
Ascensio Gurrutxaga herriko abade eta organista izan zenaren omenezko kontzertua eskainiko dute larunbat honetan Ezoziko Ama Abesbatzak, herriko txistulariek eta Iñigo Alberdi organo-joleak.

Urte askoan Soraluzeko parrokiko organista izan zen Don Ascensio Gurrutxaga azpeitiarrak herriari egin zion ekarpena eskertzeko musika kontzertua eskainiko dute larunbat honetan, arratsaldeko 8etan, Sta. Maria la Real parrokian, Ezoziko Ama Abesbatzak, herriko txistulari-taldeak eta Ascensioren lagun eta ikasle izan zen Iñigo Alberdi organo-joleak.

Bizitza oso musikari lotuta egin ondoren, konposizio, moldaketa eta bestelako lan ugari utzi zituen Don Ascensiok, 300 dokumentuz osatutako artxiboan. Artxibo hori Iñigo Alberdi musikariari utzi zion Don Ascensiok hil zenean eta, duela hilabete batzuk, Iñigo Alberdik Soraluzeko herriari dohaintzan ematea erabaki zuen. Udalak bere gain hartu zuen jasotako materiala katalogatu eta artxibatzeko lana eta horretan aritu dira hainbat hilabetez Domentx Uzin musikaria eta udal artxiboko arduraduna.

Ascensio Gurrutxagaren konposizio eta moldaketa horietako batzuk izango dira larunbateko kontzertuan entzun ahal izango direnetako batzuk.

EGITARAUA

Preludioa (J.S. Bach)

Izar ederra (F. Escudero)

Kontrapasa (Ezezaguna /I. Aranburu)

Goizian goizik (Herrikoia/Martin Gorostidi)

Aita gurea (Aita Madina)

Santa Ageda (Herrikoia /A. Gurrutxaga)

Artzai gaztearen doinua (Aita Donostia)

Gloria (I. Perosi)

El himno eucarístico (I. Busca Sagastizabal)

Oinazez (Aita Donostia)

Gernika (P. Sorozabal)

Ezoziko Ama (A. Gurrutxaga)

 

Ezoziko Ama abesbatza: Silvia Hernandez.

Txistua. Doments Uzin.

Organoa: Iñigo Alberdi.

 

Don Ascensdio Gurrutxagaren omenezko ekitaldiei Bilboko Euskeria Abesbatzak urriaren 28an parrokian eskainiko duen kontzertuarekin emango zaie amaiera.