Ate irekiak ludotekan

2016/09/27
Parrandan Udal Ludotekak bisita/bilerak antolatu ditu aste honetan erabiltzaileen gurasoek ludotekaren instalazioak, hezitzaile taldea eta zerbitzuaren nondik-norakoak gertutik ezagutu ahal izan ditzaten.

Ikasturte berriaren hasiera aprobetxatuz, udal ludotekak hainbat bilera antolatu ditu zerbitzuaren erabiltzaile diren familiek ludoteka gertuagotik ezagutu dezaten.

Bilera hauek aurtengo ikasturtean ludotekak gurasoekin harremanak estutzeko daukan helburuari erantzuten diote, haurren heziketa prozesuan gurasoen eta hezitzaileen arteko elkarlanak dauzkan onuren jakitun.

Hauek dira bileren egun eta ordutegiak:

4/5 urte (B): Irailak 27, asteartea, 17:00etan.

4/5 urte (A): Irailak 28, asteazkena, 17:00etan.

LH 1/2 (B):   Irailak 27, asteartea, 18:00etan.

LH 1/2 (A):   Irailak 28, asteazkena, 18:00etan.

LH 3/4:        Irailak 30, ostirala, 17:00etan.