Aukeran dantza konpainiaren emanaldia

Aukeran dantza konpainiaren emanaldia

2017/07/20
Edu Murumendiarazek zuzentzen duen Aukeran dantza konpainiak "Fusioak" ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan, gaueko 11etan, Plaza Zaharrean, herriko jaien egitarauaren barruan.

Edu Murumendiarazek zuzentzen duen Aukeran dantza konpainia entzutetsuak “Fusioak” ikuskizuna eskainiko du larunbat honetan Soraluzen.

Ikuskizun honek jaietako egitarauan egun eta ordu horretarako iragarrita zegoen "Dantzaki" dantza eskolaren saioa ordezkatuko du, dantzarietako baten gaixotasunak eraginda.

Aukeran konpainiak 2015ean estreinatu zuen ikuskizun honetan, dantzaren bidez euskal eta munduko folklorearen erritmoak, doinu eta osagarriak fusionatuz, aparteko ikuskizun garaikide, ezberdin eta berritzailea eskaintzen da.

Ordubeteko ikuskizuna, publiko guztientzat; kalitate plastiko handikoa, herrialde ezberdinek berezkoa dutena nabarmenduz eta ororen gainetik, publikoan emozioak eragiteko asmoarekin sortua.

Fitxa Artistikoa

» Zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz
» Dantzariak: Ioritz Galarraga, Ione Iriarte, Ekain Kazabon, Uxue Urruzola, Ander Errasti, Itziar Urkudun, Garazi Egiguren, Ane Anza, Oier Laborde, Eneko Galdós.