Balkoietako lore lehiaketako irabazleak

2017/06/13
Atzo goizean Plaza Berrian egin zen ekitaldian banatu zituzten Udaleko Ingurumen Batzordeak aurten bigarrengoz antolatu duen balkoi eta leihoetako loreen lehiaketari dagozkion sariak.

Udaleko Ingurumen Batzordeak balkoi eta leihoetako loreen lehiaketaren bigarren edizioa antolatu zuen maiatzean, iazkoak izan zuen harrera ona aprobetxatuz.

Lehiaketaren bitartez, leiho eta balkoiak lorez hornitzeko ohitura berreskuratzen lagundu nahi du Udalak, herriko bazterrak kolorez janztearekin batera.

Guztira zazpi pertsona izan dira aurtengo lehiaketara aurkeztu direnak.

Hauek izan dira irabazleak:

  1. saria: Maria Lourdes Vázquez Barrenechea.
  2. saria: Amelia Perez Hernández.

Saritutako balkoi eta leihoen argazkiak ikusteko sakatu HEMEN.