Baserri bideak asfaltatzeko lanak

Baserri bideak asfaltatzeko lanak

2017/05/03
Agirre-bolu eta Agirre baserrietara doazen bideak asfaltatuko ditu hurrengo asteetan Udalak, landa ingurunea hobetzeko aurrera daraman planaren barruan.

Joan zen astelehenean egindako bileran San Andres auzoan dagoen "Agirre-bolu" eta Txurruka auzoan dagoen "Agirre" baserrietarako bideak asfaltatzeko erabakia hartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak, Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak egindako proposamena aintzat hartuz.

Lan hauek Soraluzeko Udalak udalerriko landa ingurunea hobetzeko eta herriko baserritarren eta baserri-auzoetan bizi diren herritarren bizitza kalitatea hobetzeko egiten diharduen ahalegin barruan kokatzen dira.

Aipatutako baserri-bide biak asfaltatzeko lanak Bixente Otegi Lizaso S.L enpresak burutuko ditu eta 42.471€- ko kostua izango dute (BEZa barne).