"Beldur Barik 2016" lehiaketa

2016/10/26
Udaleko Parekidetasun Batzordeak "Beldur Barik" lehiaketa antolatu du aurtengoan ere, indarkeria sexista prebenitzeko helburua duen gazteei zuzendutako izen bereko programaren barruan.

Aurten Soraluzen, Beldur Barik lehiaketa antolatuko dugu. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

Parte hartzen duten proiektuek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak gainditzeko, eta harreman libre, errespetuzko, parekide, dibertso eta ez sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute. Kalitate tekniko edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da, nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen matxismoaren aurkako konpromisoa.

Parte hartzaileak: lehiaketara 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteak aurkeztu ahalko dira, baina Soraluzeko sarietarako Soraluzen erroldatutakoak baino ez dira kontuan hartuko.

Soraluzeko sariak:

  1. Kategoriako saria (12-17 urte): 150€

  2. Kategoriako saria (18-26 urte): 150€

Soraluzeko sari banaketa azaroaren 24an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Antzokian.

Nola parte hartu: Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek www.beldurbarik.org webgunean dagoen formularioa osorik bete beharko dute. Formularioa bete eta bidali ondoren, erantzun automatikoa jasoko dute.

Halere, lehiaketan parte hartzeko betekizun guztiak betetzen direla egiaztatu arte (lehiaketako oinarrien 4. atala), Beldur Barik jarrera! lehiaketako antolatzaileek ez dute lana Beldur Bariken webgunean eta sare sozialetan erakutsiko.

Adierazpen artistiko mota oro onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko formatuan aurkezten bada: flashmob, kamera aurrean errezitatutako poemak edo irakurritako gogoeta-testuak, argazkiak, argazki-muntaiak, fotonobelak, lipdubak, dantza, film laburrak, animazio proiektuak, proiektuak edo artelanak bideoan aurkeztea, performanceak eta kaleko esku hartzeak, etab.

Lehiaketa bikoitza da: alde batetik, Berdinsareak Euskal Autonomia Erkidegoan antolatutakoa eta, bestetik, Debako lehiaketa. Bietan arauak berberak dira.

Aurkezteko epea azaroaren 9an amaitzen da.

Lehiaketa orokorraren sariak:

1. kategoriako saria: 500 €

1. kategoriako aipamen berezia: 300 €

2. kategoriako saria: 500 €

2. kategoriako aipamen berezia: 300 €

Saria ikus-entzunezko ekoizpen onenari*: 300 €

Herriaren saria*: 300€

Proiektu irabazle guztien epaia jakitera emango da azaroaren 26an, URIBE-KOSTAKO URDULIZ (Bizkaia) udalerrian ospatuko den Beldur Barik topaketan.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak: www.beldurbarik.org edo gurekin harremanetan jarri:

Beldur Barik Soraluze

Telefonoa: 943 753043

E-maila: yoana@daiteke.com

(Yoana- Berdintasun teknikaria)

 

ANIMA ZAITEZ ETA ADIERAZI ZURE BELDUR BARIK JARRERA!!!