Benito Lertxundiren kontzertua

Benito Lertxundiren kontzertua

2017/07/28
Benito Lertxundi oriotar kantariak 50 urteko ibilbidea ospatzeko kontzertua eskainiko du Soraluzeko Arane Kiroldegian irailaren 30ean, iluntzeko 10etan; sarrerak udaletxean eta kiroldegian daude salgai.

Benito Lertxundi oriotar kantaria 50 urteko ibilbidea ospatzeko moduan izan da eta berak gustokoen duena eginez burutu du, Euskal Herriko geografian barna kontzertuak eskainiz.

"Oroimenaren oraina" izeneko diskoa ardatz zuen bira amaitu ondoren, zuzenekoetan murgilduta dabil orain eta Soraluzen geldialdia egitea erabaki du.

Irailaren 30ean Arane kiroldegian eskainiko duen kontzertuan aipatutako azken diskoko kantez gain bere kanturik ezagunenek ere tokia izango dute.

Bere ohiko musikariez inguratuta izango da oholtza gainean, Juantxo Zeberio piano eta sintetizadorean, Amaiur Cajaraville baxuan, David Gorospe baterian, Angel Unzu gitarra eta bouzukiarekin, Gurutz Bikuña gitarrekin, Xabier Zeberio arrabita eta nyckelharparekin, Pello Ramirez eskusoinua eta bioloncelloarekin, Intza Unaue koroak eginez eta Olatz Zugasti harpa, tekladua eta ahotsa jarriz.

Sarrerak ondorengo tokietan daude salgai:

Soraluze: Udaletxea eta Arane kiroldegia.

Eibar: Txoko taberna.

Elgoibar: Lanbroa taberna.

Interneten: www.entradium.com

Sarreren prezioa:

Aldez aurretik: 20 euro.

Egunean bertan: 22 euro.