Berdeguneen iñausketa eta garbiketa

Berdeguneen iñausketa eta garbiketa

2017/01/16
Inguru horretan bizi diren herritarren eskaerei erantzunez, iñausketa eta garbiketa lanak burutuko ditu aste honetan Udalak herriko hainbat berdegunetan.

Obren eta Herriko Mantentze-lanen Batzordeak herriko hainbat tokitako berdeguneak iñausi eta sasiz garbituko ditu hurrengo egunetan.

Aipatutako lanok Ezozibidearen atzealdean eta Zeleta auzuneko 1., 2. eta 3. zenbakiko atarien aurrealdean egingo dira zehazki, bertako auzotarrek egindako eskaerei erantzunez.

Iñaki Rubio batzordeburuak adierazi duenez, aurrerantzean ere antzeko lanekin jarraitzeko asmoa dauka Udalak, herriko beste gune batzuetan.

Lan hauek Angel Darwin enpresak egingo ditu eta 8.600 euroko kostua izango dute.