Bertako zuhaitzen gaineko argazki lehiaketa

2016/02/11
Basoen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, bertako zuhaitzei buruzko argazki lehiaketa antolatu dute Udalak, Kontrargi Argazki Kolektiboak eta Alkarrekin Soraluze Eginez-eko jasangarritasun taldeak.

ARGAZKI LEHIAKETAREN OINARRIAK

Lehena. Parte-hartzaileak.

Soraluzeko herritar edo ez herritar den edozeinek parte hartu dezake.

Bi kategoria egongo dira:

A) 16 urte artekoak

B) 16 urtetik gorakoak

Bigarrena. Antolatzaileak.

Alkarrekineko Jasangarritasun taldea.

Hirugarrena. Gaia.

“Bertako zuhaitzak. Atmosferan,  biodibertsitatean eta paisaian duten garrantzia”izango da lehiaketaren gaia.Bertakotzat Euskal Herria ulerturik.

Norbanakoaren ohorea, norberaren edo familiaren intimitatea eta pertsonen irudiaren kontrako edukiak dituzten irudiak ez dira publiko egingo.

Laugarrena. Argazkien baldintzak.

Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, 3 argazki aurkezteko aukera izango du.

Argazkiak jpeg formatu digitalean aurkeztuko dira, alde handienak 1600px dituelarik eta 300ppp resoluzioarekin.Tamaina librea.

Lanak argitaragabeak eta jatorrizkoak izan beharko dira, parte hartzailearen jabegokoak alegia, parte hartzailea argazkien irudi-eskubideen erantzule izanik.

Artxibo bakoitza titulu edo lelo batez identifikatuko da.

Ez dira aurretik saritutako argazkiak onartuko.

Modu elektronikoan edo beste baliabide batzuk erabiliz eraldatutako argazkiak ez dira onartuko, ezta fotomuntairik ere. Aldiz, kolore eta argitasun zuzenketa txikiak onartuko dira.

Bostgarrena. Ebaluazio irizpideak.

  1. Estetika eta kalitate teknikoa.
  2. Originaltasuna.
  3. Bertako zuhaitz eta basoetan oinarrituz eta naturarekiko errespetua azpimarratuz, argazkiak transmititzen duen mezua.

Seigarrena. Lanen aurkezpena.

Argazkiak formatu digitalean aurkeztuko dira posta elektroniko bidezingurumena.soraluzekoudala@gmail.com helbidera.

Bidali beharreko informazioa:

Parte hartzailearen datuak:

  • Izen Abizenak
  • Herria
  • Kategoria:  A) 16 urte artekoak

                      B) 16 urtetik gorakoak

  • Telefono zenbakia

Zazpigarrena. Aurkezpen epea.

Argazkiak martxoaren 4a baino lehen aurkeztu behar dira. Egun honetatik  aurrera heldu daitezkeen argazkiek ez dute lehiaketan parte hartuko.

Zortzigarrena. Epaimahaia.

Kontrargi argazki taldea eta Jasangarritasun taldea.

Bederatzigarrena. Sariak.

 - A kategoria:  <16 urte 

      - 1.SARIA 50euro

      - 2.SARIA 25euro

 - B kategoria:  >16 urte

      - 1.SARIA 150euro

      - 2.SARIA 75euro

 Hamargarrena. Sari banaketa.

Sari banaketamartxoaren 17an izango da polikirodegianarratsaldeko 19:00etan.

 Hamaikagarrena. Erakusketa.

Argazkien erakusketa martxoaren 17tik 22raizango da.

Parte hartzen duten argazkien artean 34 argazki aukeratuko dira erakusketa egiteko. Sarituak izan diren 4 argazkiak A4 formatuko tamaina izango dute eta aukeratutako beste 30 argazkiek  A5 formatuko tamaina. Erakusketa egiteko aukeratuko diren argazki ez sarituen artean, Soraluzeko herritarren argazkiak lehentasuna izango dute.

 

Animatu eta parte hartu!