Bi peoi kontratatzeko lan-eskaintza

Bi peoi kontratatzeko lan-eskaintza

2016/06/24
Bi hilabete t'erdiz obren lantaldean aritzeko bi pertsona kontratatuko ditu Soraluzeko Udalak uztailaren 7a baino lehen izena ematen duten interesdunen artetik.

Soraluzeko Udalak bi peoi kontratatuko ditu obren lantaldean lan egiteko (hiri-altzari eta parkeen mantenua, hilerriko lur-emate zerbitzua, instalazio muntaketak, etab.)

Kontratazioa bi hilabete t'erdikoa izango da, eta lanaldia partziala.

BERARIAZKO BETEBEHARRAK:

Lehenetsi egingo da lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenago Soraluzen erroldatuta egotea.

Baldintza fisiko onak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe egotea eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (A1 agiria edo AISA ikastaroa), 55 urtez gorakoek izan ezik. Hautagaiek, euskararen ezaguera hautapen-prozesuan zehar egiaztatu ahal izango dute, proba baten bidez.

ESKAERAK AURKEZTEA:

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek, Udaletxeko Bulego Orokorretan eman dezakete izena datorren ekainaren 27tik uztailaren 8a arte, biak barne.

Eskaera-orria Udaletxeko Bulego Orokorretan jaso ahalko da eta Interesatuek “lan-bizitza”ren ziurtagiria ere aurkeztu beharko dute.