Bidegorria moztuta dago

Bidegorria moztuta dago

2017/06/14
Soraluze eta Bergara lotzen dituen bidegorria erabat itxita egongo da gaur, bihar eta etzi goizeko 8etatik arratsaldeko 17:30era, Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz garbiketa-lanak egin behar dituztelako bertan.

I04 009F Soraluze-Bergara bidegorria itxi egingo da ostiral arratsaldera arte, garbiketa lanak egin behar direla-eta.

Plataformak zer zabalera duen ikusita, eta lanak egiten ari diren bitartean harriak eta bestelako objektuak erortzeko arriskua dagoenez erabiltzaileentzat, bidegorria erabat itxiko da ekainaren 14 (asteazkena), ekainaren 15 (osteguna) eta ekainaren 16an (ostirala), 08:00etatik 17:30era.