Bizikletentzako garbitoki berria

Bizikletentzako garbitoki berria

2016/10/04
Udal Kiroldegiak mendi-bizikletak garbitzeko gunea egokitu du, kirol hori praktikatzen duen hainbat herritarrek egindako eskaerari erantzunez.

Bizikletaz mendian ibiltzen den hainbat herritarrek herrigunean bizikletak garbitzeko gune  bat ahalbidetzeko egin zuen eskaerari erantzunez, Udalak urez eta karcher presio-makinaz hornitutako txoko bat egokitu Kiroldegian.

Ondorengoak dira zerbitzu berria erabili ahal izateko arauak:

  • Garbigunea zabaltzeko giltza kiroldegian eskatu eta entregatu behar da.
  • Bizikletak garbitzeko bakarrik erabili ahal izango da.
  • Erabili eta gero, makina itzalita, uraren giltza itxita eta zorua garbi utzi behar da.
  • Zerbitzua 16 urtez gorakoek bakarrik erabili ahal izango dute.
  • Zerbitzua kiroldegiaren ordutegian bakarrik erabili ahal izango da.