Mankomunitatearen lan-eskaintza

2016/10/25
Debabarreneko Mankomunitateak (Badesa) kaleen garbiketa-zerbitzurako langile bat kontratatzeko eta peoien lan-poltsa bat sortzeko deialdiak egin ditu.

BADESA-k (Debabarreneko Mankomunitatea) kaleen garbiketa-zerbitzurako langile espezialista lanpostua betetzeko prozedura abiatu behar du hurrengo egunotan; mugagabeko lan-kontratu baten bitartez. Halaber, garbiketa eta zabor-bilketa zerbitzuetarako peoien lan-poltsa bat sortuko du.

Deialdiaren oinarriak eta aurkeztu beharreko agiri-ereduak hemen kontsulta daitezke.

Eskaerak aurkezteko epea hamar egun baliodunekoa izango da, iragarkia GAOn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.