Debarroko Pilota Txapelketa

Debarroko Pilota Txapelketa

2017/06/23
Debarroko Pilota Txapelketaren aurtengo edizioko finalak Soraluzen jokatuko dira larunbat honetan, arratsaldeko 5etatik aurrera, Atxotegi-Bolinaga bikotea tartean dela.

Debarroko Pilota Txapelketaren aurtengo edizioko finalak Soraluzeko Arane kiroldegian jokatuko dira aurten, arratsaldeko 5etatik aurrera hasiko den jaialdian.

Aurten 50 urte betetzen dituen txapelketari martxoan eman zitzaion hasiera eta Debarroko zortzi herritako pilotariek hartu dute parte, hiru mailatan banatuta (Kadeteak, jubenilak, nagusiak).

Nagusien mailan Atxotegi-Bolinaga Soraluzeko bikoteak jokatuko du finala Bergarako Muguruza-Iñarra bikotearen aurka.

Aurtengo norgehiagokak ondorengoak dira:

Kadeteak

Perez-Perez (Aloñamendi) vs. Tatiegi-Jauregi (Aloñamendi)

Jubenilak

Murua-Gartzia (Bergara) vs Biain-Balerdi (Aloñamendi)

Nagusiak

Atxotegi-Bolinaga (Soraluze) vs Muguruza-Iñarra (Bergara)