Garbiketa zerbitzua adjudikatzeko prozesua

2017/05/11
Udalaren jabetzako eraikin eta instalazioen garbiketa-zerbitzua adjudikatzeko prozesuaren barruan, bilera egingo du bihar kontratazio mahaiak, proposamen ekonomikoak aztertzeko.

Udal eraikinen garbiketa-zerbitzua esleipenera atera zuen Soraluzeko Udalak, martxoaren 1ean Tokiko Gobernu Batzarrak horrela erabaki ostean.

Lehiaketa honetara aurkeztu nahi zuten enpresek apirilaren 25era arteko epea izan dute bere proposamenak helarazteko.

Biharko bileran, "B" kartazala zabaldu eta aztertuko dute kontratazio-mahaiko kideek, lehiaketara aurkeztu diren enpresek egindako eskaintza ekonomikoak gordetzen dituen kartazala.

Bilera, eguerdiko 12:00etan egingo da, udaletxeko bilera-gelan.