Etxegabetzeak saihesteko zerbitzu juridikoa

Etxegabetzeak saihesteko zerbitzu juridikoa

2016/03/04
Foru Aldundiak lege aholkularitza zerbitzu berria jarri du abian etxea galtzeko arriskuan dauden herritarrei laguntzeko; zerbitzua Udalekin elkarlanean eskainiko da.

Desjabetze kasuei aurre egiteko, laguntza juridiko zerbitzua.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zerbitzu berri bat martxan jarri du. Beraien ohiko etxebizitza galzorian dauden pertsonentzat, laguntza Juridiko berezitu zerbitzua.

Osasuna, Gizarte Ongizatea eta Immigrazioko Batzorde burua den Patricia Borinagak, garrantzitsua ikusten du Soraluzeko bizilagunei zerbitzu honen berri ematea.Horrela herritarrek jakin dezaten, nortzuk duten aukera zerbitzua eskatzeko baita betebeharreko baldintzak zeintzuk diren ere.

Zerbitzuaren helburu nagusia; funtzio sozial bat betetzean datza, hau da, herritarren eta finantza entitateen artean berroreka bat emateko. Zerbitzu hau, modu koordinatuan emango da Udaletxeen eta Foru Aldundiaren artean.

Fase desberdinetan emango litzateke laguntza juridikoa:

-Prozesu aurretiazko fasea: Herritarra, hipotekari edo zor pertsonalari aurre egiteko  baliabide ekonomikorik gabe aurkitzen denean edo oso zaila ikusten denean etorkizuneko ordainketei aurre egitea.

-Fase prozesala: Herritarrari, dohaineko justizia zerbitzua eman ez zaionean. Hau da, norbanakoa baliabide ekonomikorik gabe dagoenean eta ez ordaintzearen ondorioz, etxebizitza galtzeko arriskuan dagoenean. Kuotak ordaintzeke utzi diren kasuetan, finantza erakundeek demanda judiziala tarteratu dutenean eta epaitegiak zordunari jakinarazi eta prozesuaren fase desberdinetan aurkitzen denean.

Zerbitzua eskatzeko baldintzak, ondorengoak dira:

-Gipuzkoan erroldatuta egotea. Fede oneko zorduna izatea, bazterketa sozial egoeran aurkitzea eta etxebizitza bakarra izatea.

-Familia unitatearen sarrerek, IPREM adierazlea, 5 aldiz gainditzen ez dutenean.

-Familia unitateak aurrezkirik ez edukitzea edota beste finantza produkturik 12.000€ gainditzen ez duena.

-Familia unitateak ondasunik  ez edukitzea 24.000€tik goragoko balio katastrala dutenak. Salbuetsita geldituko litzateke, jarduera autonomo bat egikaritzeko bere lokala behar duen profesionalaren kasua.

Arestian aipaturiko kasu desberdinetan aurkitzen den orok, lehenik eta behin egin behar duena, Udaletxeko Ongizate Departamentura joatea da. Bertan pertsonaren egoeraren diagnosi ekonomiko, juridiko eta pertsonala egingo diote eta aholkatu zer pauso jarraitu behar dituen dagoen egoera buelta emateko.