Hizkuntza-ohiturei buruzko azterlana

2016/05/16
Udalaren enkarguz herriko haurren, nerabeen eta beren gurasoen hizkuntza ezagutza eta erabilerari buruz Aztiker enpresak egindako azterlana astearte honetan aurkezten da.

Soraluzeko haur, gazte eta gurasoen hizkuntza ohiturak aztertu ditu Aztiker enpresak Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen enkarguz.

Azterlana astearte honetan, arratsaldeko 6etan, aurkeztuko dute Aztiker enpresako arduradunak Herri Antzokian antolatu den saioan.

Azterlan honetan, hainbat alorretan ikasleek duten gaitasuna neurtzeaz gain, ikasleen eta euren familien hainbat ezaugarri ere biltzen dira galdera sorta baten bidez, tartean hizkuntzen ezagutza, erabilera eta jarrerei buruzko alderdiak. Ikasgelan paperean betetako inkestan erantzun zieten ikasleek eta irakasleek galdera horiei. Haur Hezkuntzako ikasleen kasuan, euren irakasleek bete zuten inkesta. Gurasoek berriz, etxean paperean bete zuten inkesta.

Txostenean, beraz, galdera sorta horietan jasotako informazioaren emaitzak jaso dira.