Frontoiko udal etxebizitzen alokairua

Frontoiko udal etxebizitzen alokairua

2017/04/05
Frontoiko bost udal etxebizitzetako bat errentan hartzeko interesa duten pertsonek maiatzaren 9ra arte egin dezakete eskaera udaletxeko harrera-bulegoan.

Dagoeneko zabalik dago Udalak frontoian dituen 5 etxebizitzak alokairuan hartzeko eskaera egiteko epea.

Interesa duten eta baldintzak betetzen dituzten pertsonek maiatzaren 9ra arteko epea daukate udaletxeko erregistro nagusian eskaera egin eta beharrezko agiriak aurkezteko.

Etxebizitzetako bat alokairuan hartu nahi duten interesdunek ondorengo baldintzak bete behar dituzte:

Adinez nagusia izatea edota adintxikiko emantzipatua.

Bizikidetza unitateko kideetako bat Soraluzen erroldatuta egotea eta eskaera egin baino urte bete lehenagotik eta modu jarraituan bertan bizi izatea.

Udalari ordaindu beharreko zergak ordainduta izatea.

Bizikidetza unitateko kideek etxebizitzarik ez izatea, ez jabetzan, ez jabetza soilean; ez eta %50etik gorako portzentajeko azalera edota gozamen eskubiderik, eskaera egin aurreko 2 urteetan, gutxienez.

3.000 eta 25.000 euro arteko dirusarrera haztatuak egiaztatzea.

Etxebizitzak adjudikatu ostean, urte beteko iraupena izango duten kontratuak egingo dira, zeintzuk 3 urtera arte luzatu ahal izango diren. Kontratua eteteko arrazoiak izango dira, maizterrak ezarritako betebeharrak ez betetzea, edota maizterrak kontratua amaitu baino 30 egun lehenago berau berritzeko asmorik ez duela adieraztea. Behin kontratuaren iraunaldiaren lehendabiziko 3 urteak beteta, urte beteko luzapenak egin ahal izango dira berriz ere, beste 3 urtez, baldin eta bizikidetza unitatearen baldintzak aldatu ez badira beti ere.

Maizterrek bizikidetza unitatearen diru-sarreren portzentaje bat ordaindu behar izango dute errenta modura, zeina %5 eta %15 bitartekoa izango den.

Etxebizitzak errentan emateko prozedura arautzen duten oinarriak eta eskaera egiteko orriak Soraluzeko Udaletxean edota HEMEN eskuratu ahal izango dira.

Informazio gehiagorako:

Soraluzeko Udala

Santa Ana kalea, 1

Tel:: 943753043