Soraluzeko "Futbol 7" txapelketa

2017/03/30
Soraluzeko Udaleko Kirol Batzordeak urtero antolatzen duen "Futbol 7" txapelketa maiatzetik uztailera bitartean jokatuko da aurten.

2017. urteko "Futbol 7" txapelketa maiatzetik uztailera bitartean jokatuko da aurten, larunbat goizetan, Ezoziko Futbol Zelaian.

Gehienez 16 taldek hartu ahal izango dute parte.

Izena emateko azken eguna apirilaren 26a da eta taldeko 125 euro ordaindu beharko dira, izena emateko unea bertan.

Txapelketari buruzko informazioa jasotzeko 943 752 466 Tlfno. zenbakira deitu edo helbidera idatz daiteke.