Gabolats kaleko igogailua zerbitzuz kanpo

Gabolats kaleko igogailua zerbitzuz kanpo

2017/05/05
Gabolats eta Atxuri kaleak lotzen dituen igogailua zerbitzuz kanpo egongo da datorren astelehenean, maiatzak 8, goizeko 8:30ak eta 2:00ak bitartean, igogailuari egin beharreko konponketa lanak direla-eta.

Gabolats kaleko igogailua zerbitzuz kanpo egongo da denbora batez datorren astelehenean, maiatzak 8, bertan hainbat konponketa-lan burutu ahal izateko.

Igogailua goizeko 8:30etik arratsaldeko 2etara egongo da itxita, ordu horretatik aurrera normaltasunez erabili ahal izango delarik.

Igogailua itxita egongo den denbora tarte horretan, bertan dauden garajeetarako sarbidea ere itxita egongo da.