Gabonetako Jai Egitaraua

2016/12/26
Olentzero eta Mari Domingiren etorrerak eman zien hasiera larunbatean Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean aurtengo Gabonetarako antolatu dituzten ekintzei.

Hauxe da aurtengo Gabonetarako Soraluzeko Udalak eta herriko hainbat eragilek haur eta gaztetxoentzat antolatu duten egitaraua:

ABENDUAren 21etik 31ra.

KARRUSELA ETA OHE ELASTIKOAK.

Goizeko 11etatik 2etara eta arratsaldeko 5:30etik 8:30era.

Txartelak Bizikale elkarteko dendetan salgai.

Ant.: Bizikale Merkatarien Elkartea.

ABENDUAren 26tik URTARRILAren 3ra.

PATINAJE IKASTAROA

LH1-LH2 mailako ikasleentzako.

Goizeko 10etatik 13etara, Kiroldegian.

Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Ant.: Udaleko Kirol Batzordea

ABENDUAK 26, 28 eta 29.

GABONAK LUDOTEKAN

4 eta 9 urte arteko haurrentzat.

Arratsaldeko 4etatik 6etara, ludotekan.

Izen-ematea abenduaren 23ra arte, ludotekan.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

ABENDUAK 27, martitzena.

PALOMITA TAILERRA ETA PELIKULA

LH5-LH6 mailako ikasleentzat.

Arratsaldeko 6etatik 8etara, Gaztelekuan.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua.

MAGIA IKUSKIZUNA

Kidam magoa”

Arratsaldeko 6etan, Antzokian.

4 urtetik aurrera. Sarrera: 1 euro.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

ABENDUAK 28, eguaztena.

IRTEERA TXURI URDINera

DBHko ikasleentzat.

Arratsaldeko 4etan, estaziñotik.

Ant. Soraluzeko Udal Gaztelekua eta Keixeta IGE.

ABENDUAK 29, eguena.

GABONAK GAZTELEKUAN

DBHko ikasleentzat (Gaztain-jana).

Arratsaldeko 5etatik 8etara, gaztelekuan.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua.

ABENDUAK 30, barixakua.

I. ESKOLARTEKO FUTBOL TXAPELKETA

Bejamin eta 1. urteko alebin mailak

Goizeko 9:15etik aurrera, Ezoziko Futbol Zelaian.

Ant. Soraluze Futbol Taldea

GABONAK GAZTELEKUAN

DBHko ikasleentzat (Euskal Selekzioa).

Iluntzeko 8etatik 11etara, Antzokian.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua.

URTARRILAK 2, astelehena.

IRTEERA EKOGUNEra

4-5 urteko haurrentzat. (Ekogunea)

Goizeko 10etan, estaziñotik.

Ant. Soraluzeko Udal Ludoteka.

URTARRILAK 3, martitzena.

IRTEERA BILBOKO PINera

LH3-LH4 mailako haurrentzat (Bilboko PINa)

Goizeko 10etan, estaziñotik.

Ant. Soraluzeko Udal Ludoteka.

IRTEERA SAN ANDRESera

DBHko ikasleentzat (Jolasak).

Goizeko 11etatik 14etara.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua

PAILAZOAK.

Gari Montxo eta Joselontxo”.

Arratsaldeko 6etan, Antzokian.

4 urtetik aurrera. Sarrera: 1 euro.

Ant.: Udaleko Kultura Batzordea.

URTARRILAK 4, eguaztena.

IRTEERA TXURI URDIN-era

LH1-LH2 mailako haurrentzat

Goizeko 10etan, estaziñotik.

Ant.: Soraluzeko Udal Ludoteka.

IRTEERA LASER COMBAT PARKERA

LH5-LH6 mailako ikasleentzat (Laser combat)

Arratsaldeko 15:15ean, estaziñotik.

Ant.: Soraluzeko Udal Gaztelekua.

URTARRILAK 5, eguena.

ERREGEEN KABALGATA

Errekaldetik eliza atarira.

Arratsaleko 7etatik aurrera.

Ant.: Beti Prest Aisitaldea.

URTARRILAK 7, zapatua.

HAUR PARKEA

Goizeko11etatik 1:30era eta arratsaldeko 5etatik 7:30era, Arane kiroldegian.

Ant.: Atxolin Guraso Elkartea.

URTARRILAK 8, domekia.

HAURRENTZAKO ZINEA

Pixi post eta opari-emaileak”.

Arratsaldeko 5etan, Antzokian.

Ant.: Atxolin IGE eta Udaleko Kultura Batzordea.