Gabonetarako egitaraua

Gabonetarako egitaraua

2015/12/16
Urteroko ohiturari jarraituz, aurten ere ekintza ugariz betetako egitaraua prestatu dute Gabon jaietarako herriko hainbat elkartek eta Udalak.

Abenduaren 20an hasi eta urtarrilaren 10a bitartean hogei ekintzatik gora programatu dira herriko hainbat tokitan, herritarrek, eta umeek batez ere, opor sasoi honetan denbora libreaz disfrutatu dezaten.

Ohikoak diren Olentzero eta Mari Domingiren nahiz Errege Magoen etorrerarik ez da faltako aurten, ez eta patinaje ikastaro, magia eta pailazo ikuskizunik.

Aurtengo nobedarik handiena, hala ere, Bizikale Merkatarien Elkarteak eta Kukumixo Aisitaldeak Plaza Zaharrean antolatu duten Gabonetako Karpa izango da. Bertan, haur eta gaztetxoentzako jolas, eskulan, zine eta bestelako ekintza ugari izango da abenduaren 23tik urtarrilaren 4ra.

Egitarau osoa PDF honetan daukazue; eta agendan ere argitaratuko dira hurrengo ekitaldiak.