Gazteleku berrriaren inaugurazioa

Gazteleku berrriaren inaugurazioa

2017/05/04
Bihar, ostirala, arratsaldeko 5etan, inauguratuko da, kiroldegi gaineko kuboan, Udal Gazteleku berria; erabiltzaile guztiak eta beren gurasoak gonbidatu dira gazteleku berria ikusi eta ondorengo meriendatxora.

Bihar, arratsaldeko 5etan, inauguratuko da Soraluzeko Udal Gazteleku berria.

Saioak ordu erdi inguru iraungo du eta, Udal ordezkariez gainera; Foru Aldundiko Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Diptutatu Denis Itxaso Jn. eta Gazteria eta Kirol Zuzendari Goizane Alvarez And., Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari moduan;  eta zerbitzua kudeatuko duen Pil-pilean Euskara Elkarteko ordezkariak izango dira bertan. Saiora gonbidatu dira ere ludotekako erabiltzaileak eta beren familiak.

Espazio berri honekin haur eta nerabeentzako ekipamenduak hobetzeko helburuz iaz aurrera eraman zen parte-hartze prozesuan antzemandako gabezietako bati erantzun nahi izan zaio. Hezitzaile, nerabe eta gurasoen parte hartzearekin aurrera eraman zen prozesuaren ondorioetako bat gaztelekuaren instalakuntzak txikiak eta kirol ekintzekin konpartitu beharrekoak zirela izan zen.

Hori horrela, Udaleko Haurren eta Gazteen Departamenduak gazteleku berria egitea erabaki zuen, berau erabiltzen duten nerabeentzako egokiagoa eta erakargarriagoa egiteko asmoarekin.

Egindako lanek 45.000 euroko aurrekontua izan dute.