Berrinauguratu dute Askabeittiko iturria

Berrinauguratu dute Askabeittiko iturria

2016/11/21
Jende ugari elkartu zen Udalak eta Mendi Taldeak Askabeittiko iturri berritua inauguratzeko larunbatean egin zuten mendi-irteeran eta ondorengo ekitaldian.

Aurreko egunetan webgune honetan aurreratu izan dugun moduan, Askabeittiko iturrian hainbat lan burutu ditu Udalak, landaguneko iturriak berreskuratzeko eskuartean darabilen ahaleginaren barruan.

Askabeittiko iturria inguratzen zuten sasiak kendu, iturria bera konpondu eta margotzea izan dira, besteak beste, bertan aurrera eraman diren zaharberritze-lanak.

Lanok zer-nola egin diren ezagutzeko asmoarekin, mendi-irteera egin zuten larunbatean berrogeita hamar lagun inguruk iturrira, Udalak eta Mendi Taldeak elkarrekin antolatutako txangoan.

Eguraldi onaren laguntzaz, goiz ederra pasa zuten guztiek, iturria berrinauguratzeko ekitaldia egin ostean, hamaiketakoa eginez.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie lerro hauen bitartez ekitaldia antolatzen lagundu zuen Soraluzeko Mendi Taldeari eta, nola ez, iturria dagoen lursailaren jabe den Izarrreko Javierri.

Ikusi hemen ekitaldiaren argazkiak.