Gripearen aurkako kanpaina

2016/10/25
Udalak jakinarazten die herritarrei Osakidetzaren Gripearen Aurkako Kanpaina joan den urriaren 17an hasi zela; eta txertoa jartzeko deia egiten die arrisku taldeei.

Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Sailak akordatu eragin nahi die Soraluzeko herritar guztiei, urriaren 17tik aurrera eta hurrengo abenduaren 17 bitartean, martxan dela 2016ko gripearen kontrako txertaketa kanpaina.

Gripea gaitz infekzioso eta oso kutsakorra da, edonori eragin diezaiokeena. Orokorrean, gaitz onbera da, baina konplikazioa larriak eragin ditzake ondorengo arrisku taldeetan eta, horregatik, txertaketa-kanpaina hauei zuzenduta dago gehienbat.

• 65urtetik gorako pertsonentzat.
• Diabetesa eta gaitz kronikoak dituzten pertsonentzat.
• Haurdun daudenentzat.
• Osasungintzan lanean diharduten profesionalentzat.

Txertoa hartzeko anbulategira joatea besterik ez dago. 65 urtetik gorakoek nahikoa izango dute osasun txartela edota NANa aurkeztuta. Gainontzekoek, aldiz, erizainengana joan beharko dute, honek beharrezkoa den txartela luza diezaien.