"Gurpilen" egitasmoa

2016/06/01
Pertsona nagusien herri barruko mugikortasuna hobetzeko helburua duen "Gurpilen" izeneko proiektuan herritarrek izena emateko epea luzatzea erabaki du Udaleko Ongizate Sailak.

Proiektu honetan parte hartu ahal izango dute 65 urtetik gorako pertsonek eta 60 urte beteak dituzten eta %33tik gorako desgaitasuna aitortua dutenek, bai eta garraio publikoa kolektiboak erabiltzea galarazten duen mugikortasun zailtasunaren baremoa 7 puntuan gainditzen dutenek.

Proiektuaren helburu nagusia, herri mailan pertsona nagusiek dituzten garraio beharrak eta horretarako beharrezkoa den konpainia aztertzea da.

Izen emateko epea luzatzeak proiektuaren hasiera uztailaren hasierara atzeratuko du eta uztaila, iraila eta urrian burutuko litzateke. 

Zerbitzuaren ordutegia;  9:00tik-13:00artekoa izango da, ostegunetan, erabiltzaileen etxeetatik edo aurreikusitako elkartze puntuetatik hasita, Gila Zubiraino eta alderantziz. Printzipioz joan etorriak 2 txandatan burutuko direlarik.

Izen ematea: Ekainaren 20arte (Barne), goizeko 9:00tik eguerdiko 12:00arte. Soraluzeko Gizarte Ongizateko Departamentuan (Irantzu)