Haurrentzako igeriketa ikastaroak

2017/06/19
Datorren ikasturtean Soraluzeko Arane Udal Kiroldegiko igeriketa ikastaroetan jarraitu edo hasi nahi duten hamabi urtera arteko neska-mutikoek ekainaren 21etik uztailaren 7ra bitartean egin beharko dute izen ematea.

Soraluzeko Udal Kiroldegiak asteazken honetan, ekainak 21, zabalduko du 2017-2018 ikasturtean igerian ikasi nahi duten haurrentzako izen-ematea.

Orain artean irailean egiten bazen ere, aurten aipatutako datetan egin beharko da izen-ematea.

Izen-ematea kiroldegian bertan egin beharko da eta ikasle bakoitzak ondoen datozkion egunak aukeratu ahal izango ditu, daukan igeriketa-maila kontuan hartuta.

Ikastaroen ordutegia HEMEN kontsulta daiteke.

Ikastaroen prezioa 75 euro hiruhilabetea, bazkideentzat, eta 98 euro bazkide ez direnentzat, da.