Haurrentzako zine-eskaintza

Haurrentzako zine-eskaintza

2017/01/05
"Pixi post eta opari-emaileak" pelikulak emango dio hasiera igande honetan Atxolin Guraso Elkarteak eta Udaleko Kultura Sailak elkarlanean antolatu duten haurrentzako zine-zikloari.

Iaz hasitako elkarlanarekin jarraituz, Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak haurrentzako zine-zikloa antolatu dute aurtengoan ere.

Zikloa 6 pelikulak osatzen dute, guztiak azken urteetan estreinatutakoak, eta igandeetan proiektatuko dira, arratsaldeko 5etan, hamabost egunean behin, urtarriletik martxora.

Pelikulak, gutxi gora-behera, 4-12 urte arteko haurrei daude zuzenduta, nahiz eta edozeinek izango duen sartzeko aukera.

Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta euro 1ekoa gainontzekontzat.

Hauetxek dira aurtengo zikloa osatzen duten pelikulen zerrenda eta proiekzio-datak:

Urtarrilak 8

PIXI POST ETA OPARI EMAILEAK

Urtarrilak 22

KATU BAT PARISEN

Otsailak 5

THE SNOW QUEEN

Otsailak 19

ZIPI ZAPE, KAPITAINAREN UHARTEA

Martxoak 12

ZIKOINAK

Martxoak 26

OZZY