Ekainaren 26ko hauteskundeak

2016/05/06
Ekainaren 26an egingo diren Espainiako Parlamenturako Hauteskunde Orokorretarako hautesle-zerrendak maiatzaren 9tik 16ra bitartean kontsultatu ahal izango dira udaletxean.

OHARRA

Jakinarazten da, datorren Hauteskunde Orokorretan erabiliko diren hautesle zerrendak kontsultatzeko moduan egongo direla Udaletxeko Bulegoan (lehenengo solairuan) jendearentzako ordutegian, hil honetako 9tik 16ra bitartean, biak barne, erreklamazioak jaso ahal izateko.