Hezkuntza Proiekturako koordinatzailea

2016/09/02
Soraluzeko Hezkuntza Proiektua koordinatzeko pertsona bat kontratatuko du, egun erdiko lan jardunez, egitasmoaren zuzendaritzaz arduratzen den Bizkaiko Urtxintxa Eskola elkarteak.

HERRIXAK HEZI PROIEKTUA GARATZEKO KOORDINATZAILE BATEN AUKERAKETA:

Soraluzen 2014 urtetik herriko hezkuntza proiektua -HERRIXAK HEZI- definitu, zehaztu eta diseinatu da. 2016 urte hasieran Hezkuntza Proiektuari dagokion Plan estrategikoa zehaztu zen eta berau garatzeko pertsona bat, koordinatzaile bat, kontratatuko du Bizkaiko Urtxintxa Eskolak.

Hauek dira koordinatzaileak bete beharrekoak: 

Derrigorrezko baldintzak:

  • Gizarte zientzietako goi mailako titulazioa (Gizarte eta Kultur animazioa, Gizarte Hezkuntza, Gizarte Lana, Antropologia, Soziologia,…)
  • Euskara EGA agiria.

Baloratuko diren ezaugarriak:

  • Dinamizazio, koordinazio eta harremanetarako gaitasuna.
  • Proiektuen diseinuan eta gauzatzean eskarmentua.
  • Etengabeko balorazio eta berrikuspenerako konpetentzia.
  • Ikuspegi kritikoa.
  • Soraluzekoa izatea edo herriaren ezagutza.
  • Hezkuntza Proiektuaren ezagutza.
  • Gizarte konpromisorako jarrera aktiboa.
  • Parte-hartze prozesuetan eskarmentua.
  • Euskararen sustapen-lanetan esperientzia.
  • Berdintasun eta hezkidetza gaien gaineko ezagutza.
  • Teknologia berrietan eta sare sozialetan aritzeko abilezia.
  • Autonomoa eta erresolutiboa.
  • Proiektuen diseinu eta kudeaketan eskarmentua. 

Koordinatzailearen kontratazioa eta lan baldintzak:

Urritik abendura arteko lan kontratua (luzatzeko aukera).

Bere funtzioa HERRIXAK HEZI proiektua koordinatu eta garatzea izango da Soraluzeko Udaleko arduradunarekin, Urtxintxarekin eta Plan Estrategikoan zehaztutako lan taldeekin elkarlanean.

Bizkaiko Esku–Hartzeko lan hitzarmenaren araberako lan baldintzak izango ditu.

Lanaldi erdia (17,5 ordu astean).

Zehaztasunak:

  • Curriculumak jasotzeko epea irailaren 16 artekoa izango da.
  • Baldintzak betetzen dituzten pertsonak idatzizko froga batera deituko dira.
  • Curriculumak bidaltzeko soraluzehezkuntza@gmail.com