Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

2016/04/27
Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren tramitazioak urrats bat gehiago egin du aste honetan, Foru Aldundiak ingurumen ebaluazioaren txostena eman eta gero.

Herriko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrak aurrera darrai.

Berriki, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Sailak ingurumen ebaluazioari buruzko txostena igorri dio Udalari.

Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak apirilaren, 25ean egindako bileran, arestian aipatutako txostenean jasotako xedapenak Plan Orokorrean txertatzea erabaki zuen eta berau Eusko Jaurlaritzaren Euskal Herriko Lurralde Antolamendu Batzordera bidaltzea, honek planaren tramitazio prozesuari amaiera eman beharko liokeen azken txostena egin dezan.