Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

Hiri Antolaketarako Plan Orokorra

2016/11/28
Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak behin betiko onarpena eman zion joan den astean Soraluzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorrari

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak behin betiko onartu zuen Soraluzeko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra azaroaren 22an egindako bileran. Hauxe zen, Diputatuen Kontseiluaren onespena, Plan Orokorrak behin betiko onartua izateko bete behar zuen azken urratsa. Honenbestez, plana abian jartzeko moduan dago Udala.

Orain behin betiko onarpena jaso duen Hiri Antolaketarako planak 2014. urteko martxoaren 13an hasi zuen bere ibilbidea, egun horretan Udalbatzak egindako ez ohiko batzarrean aho batez onartu baitzen ordura arte indarrean egondako Plan Orokorraren berrikusketa abiatzea.

Hiri Antolaketarako Plan berriak hurrengo urteetarako hirigintza arloko erronkak zehazten ditu.