Hobekuntza-lanak Plaentxi Herri Ikastetxean

Hobekuntza-lanak Plaentxi Herri Ikastetxean

2016/07/20
Sarrerako aterpea handitu eta ikastetxeko hall-a margotu eta txukundu ditu Udalak Plaentxi Herri Ikastetxeko eraikinean, udako opor garaia aprobetxatuz.

Ikastetxearen zuzendaritzak egindako eskaerari erantzunez, eta udako oporraldia aprobetxatuz, hainbat hobekuntza-lan egin ditu Udalak Plaentxi Herri Ikastetxean.

Lan hauek guztiak egiteko 15.663,45 euro erabili ditu Udalak.

Inbertsiorik handiena sarrerako estalpea handitzeko egin da eta gurasoei aukera emango die seme-alaben zain aterpean egoteko, euria ari duenean sortzen diren arazoak arinduz.

Hauek dira uztailean zehar egin diren lanak eta horretarako erabili den dirua.

- Ikastetxeko hall-a margotu: 2.910 euro.

- Ikastetxeko hall-ean panel apaingarriak jarri: 3.121,80 euro.

- Ikastetxeko sarrerako aterpea luzatu: 9.631,60 euro.